cjn - ngk


Nafarroako Gazte Kontseiluaren Batzarrak hurrengo hiru urteotarako Plangintza Estrategikoa onartu du     2010-06-14
• Nafarroako Gazte Kontseiluaren paper instituzional eta erreferentziala berretsi nahi ditu gazteen eta gazteen politika publikoen arloko gaietan

• Era berean, premiazko ebazpena onartu zen Gobernuaren doikuntza ekonomikoaren planak gaitzesteko

• Eskaerei erantzunez, zazpi elkarte berri onartu ziren kide erakunde gisa


Iruñean, 2010eko ekainaren 14an. Nafarroako Gazte Kontseiluak lehengo ostiralean, ekainak 11, bere XXIII. Ohiko Batzar Orokorra ospatu zuen Fuerte del Principe Gazte egoitzan, Iruñeako Goroabe kaleko 36an. Bertan kide diren 15 gazte elkartetako 45 gaztek hartu zuten parte.

Batzarrean aho batez onartu egin zen Nafarroako Gazte Kontseiluaren lehenengo Plangintza Estrategikoa 2010-2013 ekitaldirako. Plangintza honen bitartez erakunde honek Foru Erkidegoan erreferentea izan nahi du gazteen arloko gaietan.

Dokumentu honen arabera, gazteen esku hartzea Nafarroako garapenean sustatzea da Nafarroako Gazte Kontseiluaren xedea eta, era berean, gure Erkidegoko gazteen eskubideak eta ardurak defendatuko ditu. Halaber, Nafarroako Gazte Kontseiluaren izaera demokratikoa, independentea, anitza, gazteen arteko aukeren berdintasunaren defendatzailea eta justizia sozialaren aldekoa berresten ditu.




Nafarroako Gazte Kontseiluaren eragin-ingurunea ere azaltzen du eta Kontseiluaren ahuldade, mehatxu, indar eta aukeren azterketa egiten du. Era berean, hemendik 2013ra arteko hainbat estrategia eta lortzeko diren zenbait helburu orokor zehazten ditu ingurune instituzionalerako, barne esparrurako, lan arlorako eta finantza-eremurako. Dena den, Batzar Orokorrak urte bakoitzeko helburu espezifikoak eta ekintza-lerro zuzenak urtero zehaztuko ditu Ekintza-lerro orokor eta espezifikoak onartuko dituenean.

Era berean, botoen % 83ekin onartu egin zen CCOO Jóvenes/Gazteak taldeak aurkeztutako premiazko ebazpena Gobernuaren doikuntza ekonomikoko planak gaitzesteko haien ustez hau ez baita krisialditik irteteko bidea, enplegua ez baita sortzen kaleratzea merkatuz eta ez baita aberastasuna eta kontsumoa areagotzen pentsioak izoztuz, langile publikoen soldata jaitsiz eta BEZa igoz.

Kide-erakunde berriak eta balantze ekonomikoa
Nafarroako Gazte Kontseiluan esku hartzeko gogoa azalduta zuten zazpi talde berrien sartzea onartu egin zen Batzarrean ere. Hauen artean ASVONA, Valdelobos de Estella, Ríoarriba, Piruleto de Cabanillas, MOJITO (Movimiento Juvenil Interparroquial de Tafalla), Música sin barreras eta San Miguel de Larraga taldeak daude. Bestalde, baja eman zitzaion Nafarroako Gazteriaren Institutuko Erroldan dagoeneko ez dagoen Peña Egulbati taldeari.

Aldaketa hauekin, Foru Erkidego osoko 71 gazte elkarte daude Nafarroako Gazte Kontseiluan gaur egun.

Horretaz gain, beste gai batzuen artean, 2009 urteko balantze ekonomikoa aho batez onartu egin zen. Honen arabera, sarrera eta gastuen kopuru osoa 211.490,62 eurokoa izan zen. Kopuru hau joan den urterako aurreikusitakoa baino % 25 gehiago suposatzen du. Izan ere, 2009an Nafarroako Gazte Kontseilurako finantziazio handiago eta hobea lortzeko bilaketa aktiboari ekin zion Batzorde Iraunkorrak.



Azkenik, Zaragozan uztailaren 9tik 11ra ospatuko den Espainiako Gazte Kontseiluaren hurrengo Ohiko Batzar Orokorrean aurkeztu eta botatuko diren hainbat proposamenen inguruan galdetu zitzaien NGKko kide diren elkarteei.


INFORMAZIO GEHIAGO BEHAR BADUZU EDO GUREKIN KONTAKTUAN JARTZEKO:
NAFARROAKO GAZTE KONTSEILUA | DAVID CHIVITE | TEL. 608 183 867 |
PRESIDENCIA@CJN-NGK.ORG | WWW.CJN-NGK.ORG





: taldeen jarduerak :





ngk-cjn copyleft ©
egina gimp, quanta, php, mysql, GNU/Linux, diseinua m81