cjn - ngk


DIRU-LAGUNTZA… GOGORATU!!     2010-06-17
Joan den apirilaren 30ean Nafarroako Aldizkari Ofizialean gazte elkarteendako Gazteriaren Nafarroako Erakundeko diru-laguntzen deialdia argitaratu zen. Nafarroako Gazte Kontseilutik deialdi honen inguruko zenbait kontu garrantzitsu gogorarazi nahi dizkizuegu:

1. Funtzionamendu-gastuen eta elkarte bakoitzeko kideen kopuruaren arabera zenbait ataletan zeuden mugen gehieneko kopururen bat aldatu egin dute.

2. Beharrezkoa da NGIri HAMAR EGUN LEHENAGO jakinaraztea, egiten duzuen ekintza oro eta egoitzatik kanpo bi gau edo gehiago lo egitea eskatzen duena. EZ BADUZUE HONELA EGITEN, EKINTZA HORI DIRUZ LAGUNTZEKO AUKERA GALDU DEZAKEZUE. Erakundeari jakinarazteko garaian han bertan instantzia bidez egin dezakezue edo inj@navarra.es e-postaren bidez.

3. Nafarroako Gazte Instalazioen Sareko INSTALAZIO EDO ATERPETXEEN ERABILERARI dagokionez, deialdiaren 7.2 idatz-zatia ongi irakurtzea gomendatzen dizuegu. Beste gauza batzuen artean, diruz lagundu beharreko zenbatekoa aldatu dute eta bi aldi desberdinetan gozatutako gehienez 8 eguneko egonaldia ezarri da.

4. HORNIKUNTZA INFORMATIKORAKO finantziazio-eskaera aurkezteko epea datorren ekainaren 14ean amaituko da, NAOn deialdia argitaratu eta 45 egun geroago.

5. Era berean, NGItik finantzatuak izatea nahi dituzuen PROIEKTUAK aurkezteko epea, ekainaren 14ean amaituko da ere, NAOn deialdia argitaratu eta 45 egun geroago. Gogoratu proiektu horiek aurtengo urtarrilaren 1etik azaroaren 30era bitartean gauzatu daitezkeela.

6. Elkartearen dinamizazio eta antolakuntza-lanak egiteko LANGILEAK KONTRATATZEKO diru-laguntza berria eskatzeko epea ere ekainaren 14ean amaituko da, NAOn deialdia argitaratu eta 45 egun geroago. Diru-laguntza hau lortu ahal izateko A motako elkartea behar du izan, Erroldan 5 urteko antzinatasuna izan, 200 kide edo gehiago izan eta Nafarroako Gazteriaren Institututik azken hiru urteotan etengabe diru-laguntza jasoa izatea.

7. Gainontzeko kontzeptuetarako (ekintzak, funtzionamendua, informatikoa ez den hornikuntza…) eskaera aurkezteko muga-eguna irailaren 20a da.

Badakizue hemen gaituzuela behar duzuenean laguntzeko. Lehenbailehen deialdi osoa irakurtzea gomendatzen dizuegu. Hemen duzue:

WEBGUNEA IKUSI





: taldeen jarduerak :





ngk-cjn copyleft ©
egina gimp, quanta, php, mysql, GNU/Linux, diseinua m81