cjn - ngk


JAIETAKO PREBENTZIO-KANPAINA!     2010-08-29
Eguraldi ederrarekin batera, mendira, igerilekura, hondartzara,… joateko gogoak itzuli dira, bai eta jaietan ibiltzeko gogoak ere!!
Kaixo lagunok!

Horregatik, jaiek segi dezaten izaten gozatzeko eta elkartzeko tokia izaten, gure JAIETAKO PREBENTZIO-KANPAINA abiatu behar dugu berriro HIESaren Aurkako Batzordearekin batera.
Dakizuen bezala, Nafarroako Gazte Kontseiluaren Osasun Arloan, bai sexualitatea, bai drogen esparrua, lantzen dituzten materialak dauzkagu eta behar dituzuenak eskatu ahal dizkiguzue. Berriro burura ekartzeko, hemen daukazue material hauen zerrenda:

•“Estamos en fiestas/Jaietan jai” kartelak geure gorputzei, besteei, gauden tokiei,… begirunea izatera bultzatzen du.
•Mutil eta neskentzako kondoiak.*
•Lubrifikatzaileak
•“Yo cojo Condones" (“Nik Kondoiak hartzen ditut”) kartela gaztelaniaz eta euskaraz
•“Condonéate” (“Kondoitu zaitez”) Kartela
•"Condonéate" (“Kondoitu zaitez”) liburuxkak gaztelaniaz eta euskaraz
•“Condonéate” (“Kondoitu zaitez”) jokoa, soilik gaztelaniaz
•“Como quieras" / "Nahi duzun moduan" liburuxkak
•Bitartekoendako GIB/ VIH birusaren kutsatzeari aurrea hartzeko gida euskaraz eta gaztelaniaz (jarduerak eta film laburrak dituen Cd bat darama)
• “Drogas: entérate cómo las ve la ley" / Drogak: jakin ezazu legeak zer dioen” gida
•“Fiesta Crítica” (“Jai Kritikoa”) liburuxkak eta landu ahal izateko gida didaktikoa. Gaztelaniaz eta euskaraz.

*Gizonezkoendako kondoiak eskatuz gero, HIESaren Aurkako Hiritar Batzordera jo behar duzue Oinarrizko Zerbitzu Sozialek, hantxe saltzen baitira material hauek prezio merke batean.

Era berean, bultzatu nahi zaituztegu osasunaren prebentzioaren eta sustapenaren egitasmoan esku hartzera, gurekin kontatu ahal baituzue tailerrak eta mintegiak (sexualitatea, drogak, jai osasuntsuak eta abarri buruzkoak) antolatzeko zuen erakunde, herri eta elkarteetan.





: taldeen jarduerak :





ngk-cjn copyleft ©
egina gimp, quanta, php, mysql, GNU/Linux, diseinua m81