|
|
| Garapenerako Hezkuntzaren Arloko jarduerak |
Garapenerako Hezkuntzaren Arloko jarduerak
Herri medikuntzan sendabelarren erabilerari buruzko oinarrizko mintegia
• Zertaz doa?
Gizakiaren historia herstuki lotuta dago landareen munduarekin. Landareak erabili izan dira elikagai gisa, janzteko, aterpeak egiteko, garraiorako, ehizarako, bai eta zoritxarretik babesteko edo gaixotasunak sendatzeko ere. Zentzu honetan inork ez daki noiz erabili ziren zehatz-mehatz lehenengo aldiz sendabelarrak baina aztarnategi zaharretan aurkitu diren polen aleen aztarnetatik estimatzen da duela 60.000 urte inguru izan zela.
Sendatzen duten landareen ezagutza eta erabilera belaunaldiz belaunaldi iragan da, gaur egun “herri medikuntza” bezala ezagutzen duguna sortuz. Dena den, gizarteek jasan duten bizimodu aldaketak moztu egin du ezagutzaren kate hau. Benetan baliagarria den baliabidea galduz joan da, landare askoren ezaugarri terapeutikoengatik ez ezik, suposatzen duten balio kulturalagatik ere, herrien nortasunaren partea baitira.
Testuinguru honetan, herri medikuntzan sendabelarren erabilerari buruzko oinarrizko mintegia prestatu izan da gure inguruan agertzen diren hainbat landareren erabilera terapeutikoari buruzko oinarrizko ezagutza irakasteko, bai eta nola bildu landareak, lehortu eta era egokian ontziratu ere. Era berean, sentsibilizatu nahi da landareen ezagutza tradizionalaren garrantziaren inguruan ikuspuntu terapeutiko eta kulturalaren aldetatik.
• Egitaraua
Aipatutako helburuak kontuan hartura mintegiaren egitaraua bi bloketan banatu izan da, bata teorikoa, gaian sartzeko eta oinarrizko kontzeptuak azaltzeko eta, bestea, praktikoa, aurkituko diren sendabelarrei buruzko guztia in situn azaltzeko.
Mintegiaren egitaraua:
1. eguna: azalpen teorikoak (2:30 ordu).
Landuko diren edukiak ondokoak izanen dira:
Herri medikuntzari buruzko sarrera. Sendabelarren erabileraren historia.
Zer da sendabelar bat?
Sendabelarren bilketa, lehortzea eta kontserbazioa. Sendabelarren erabilera on batzentzako aholkuak.
Sendabelarren prestaketaren eta ematearen modu nagusiak: infusioa, dekozioa, lurrunak, ukenduak, kataplasmak, beratzeak eta abar. Errituak.
Nafarroan erabili ohi diren hainbat sendabelar.
2. eguna: eskola praktikoa (4 ordu). Mendi irteera.
Identifikatze botanikoari eta hainbat sendabelarren habitat naturalari buruzko oinarrizko ezagutzak. Era berean landuko dira landareak biltzeko erari buruz, nola lehortu eta kontserbatu eta uste ohi den erabilera terapeutikoa.
Eskola teoriko bat: 2 ordu 30 minutu
Eskola praktiko bat: 4 ordu
• Nori zuzendua
Sendabelarren ohiko erabilerari buruz ikasteko gogoa duten pertsonak.
• Data eta lekua
Maiatzaren 14ean, ostiralean, 19:00etatik 21:30etara eskola teorikoa.
Maiatzaren 15ean, larunbatean, 9:30etatik 13:30etara, mendi irteera eskola praktikorako.
Izen-ematea eta informazioa:
info@cjn-ngk.org,coordinacion@cjn-ngk.org edo telefono honetan: 948234819.
|
|
|
|