cjn - ngk


Nafarroako Gazte Kontseiluak Bolognako Prozesuari buruzko “gazteen artean” jardunaldia antolatu du Nafarroako Unibertsitate Publikoan      2010-04-29
Nafarroako Gazte Kontseiluak Bolognako Prozesuari buruzko “gazteen artean” jardunaldia antolatu du Nafarroako Unibertsitate Publikoan
• Datorren ostegunean, apirilak 29an, 18:00etan izanen da ikastegiko 122 gelan.
• Topaketa hauen helburua da eremu bat sortzea gazteek partekatu, eztabaidatu eta hausnartu ahal izateko libreki egungo gaien inguruan.
• Jardunaldi hau Nafarroako Gazte Kontseiluak hilabete hauetarako antolatu dituen “Udaberriko Eskolen” barruan sartzen da.

Iruñean, 2010eko apirilaren 26an. Nafarroako Gazte Kontseiluak iaztik egiten ari den “gazteen artean” jardunaldien edizio berri bat antolatu du. Oraingo honetan, Europako Goi Hezkuntzako Esparruaren gaia eta gure unibertsitateetan Bolognako Prozesua ezartzearen ondorioak izanen da aztertuko den gaia. Jarduera hau antolatzeko NAUPeko ikasleen Kontseiluaren laguntza ordainezina izan dugu.

Jardunaldia, datorren ostegunean, apirilak 29an, alegia, NAUPeko ikastegiaren 122 gelan 18:00etatik aurrera eginen da. Lehenengoz eta behin, Nafarroako Unibertsitate Publikoko Irakaskuntzen errektoreordeak, Txus Pintor jaunak, alegia, hartuko du parte eta Europako Goi Hezkuntzako Esparruaren (EGHE) guztiaren inguruan hitz eginen du eta, besteak beste, zein den Europako Esparruaren helburu nagusia, titulazio-mailak, gradu-tituluen egituraketa eta ikasgaiak, eta abar, azalduko ditu.

Horren ondoren, NAUPeko Klaustroan ordezkaritza duten ikasleen hitu taldeek (Unibertsitate Taldea, Eraldatu eta Ikasle Abertzaleak) Bolognako Prozesuaren inguruko hainbat hausnarketa eginen dituzte.


Amaitzeko, galdera-txanda eta bertara etorritakoen arteko eztabaida zabalduko da. Jardunaldia 20:00etan UPNAko jantokian eginen den mokadu jatearekin bukatzea aurreikusten da.

Gazteen artean Topaketak
Informatzea eta eztabaida publikoan dauden gaiak azaltzea da topaketa hauen helburua. Horrela, Nafarroako Gazteen kontzientzia kritikoaren garapena bultzatu nahi da, hedabideek zein iritzi-korronte nagusiek maiz egiten duten eraginik gabe.

Lehengo urtean bi edizio egin ziren. Aurrenekoa, Osasun Sexualaren eta Ugalketarena zein Haurdunaldiaren Borondatezko Etenaren Lege Organikoaren proiektuaren ingurukoa izan zen. Bigarrenak, bestalde, Mendebaldeko Sahararen egoera eta herri sahararrarendako konponbide posibleak aztertu zituen.

NGKaren udaberriko eskolak
Nafarroako Gazte Kontseiluak “Udaberriko Eskolak 2010” antolatu ditu. Horrela, Nafarroako gazte elkarteei eta orokorrean gazteria osoari begira, apirila, maiatza eta ekaineko hilabeteetan zehar hainbat formazio-ekintza (ikastaroak, mintegiak, hitzaldiak,…) garatzen ari dira.

Guztira hamar dira programatutako formazio-ekintzak eta ondorengo lau arlotan banatzen dira: sozioekonomia, garapenerako hezkuntza, osasuna eta elkartegintza.



INFORMAZIO GEHIAGO BEHAR BADUZU EDO GUREKIN KONTAKTUAN JARTZEKO:
NAFARROAKO GAZTE KONTSEILUA | ERDOTZA LUQUIN | TEL. 948 23 48 19 |
SOCIOECONOMIA@CJN-NGK.ORG | WWW.CJN-NGK.ORG





: taldeen jarduerak :





ngk-cjn copyleft ©
egina gimp, quanta, php, mysql, GNU/Linux, diseinua m81