cjn - ngk


SAN CRISTOBAL gazte elkartea
lotura:
San Cristóbal gazte elkartea 1990ean sortu zen eta orduko Orvina auzo-elkartearen (egun Ezkaba deitzen denaren) ekintzetan parte hartzen zuen gazte talde bat ginen. Baina 100 metroko gela bat izateko aukera sortu zitzaigun: bi mahai-futbol, mahai-joko batzuk eta billar bat ere bazituen eta auzoari joko horiek eta ekintza berriak eskaintzeko elkarte hau sortzea erabaki genuen. Larrua lantzeko tailerrak, irrati, argazki eta sukaldaritza tailerrak burutu genituen, baita futboltxo eta mus txapelketak ere. 10 urtetik aurrerako gazteentzako ekintzak egiteko beharra antzeman genuen eta horiekin harrobia eratzeko beharra ere bai; 1992 eta 1997 urteen artean (elkarteak ekintza gehien egin zituen garaia izan zen), txikientzako tailerrak antolatu ziren: jokoak; kamisetak, hormak, maskarak, eskuekin margotzea; bizikletaz egiteko txangoak, eta kanpamentuak. Handiagoekin beste tailer batzuk egiten hasi zen: akuilu-makuluen tailerra, malabareena, zezentxo eta buruhandiekin kalea girotzekoa... beste auzo batzuetako elkarteekin batera ekintza ezberdinak egiten hasi ginen. 1998tik aurrera, ezin izan genuen beharrezko begirale kopurua lortu eta zaharrenei ardura hori beraien gain hartzeko prestatzen jardun ginen, baina zorte txarra izan genuen: talde osoak bat-batean elkartea uztea erabaki zuen, eta horregatik, 2000. urtean hiru begirale (dena alde batera uzteko gogoarekin) eta neska-mutil talde txiki bat soilik geunden, eta proiektuarekin aurrera egiteko gogo gutxi genuen. Horregatik, behin-behineko bederen, uztea erabaki genuen, ekimen berriak ateratzen ziren ikusteko. 2000. urtetik gaur arte, garai batean elkarteko kide izandako gazteek, saiakera bat baino gehiago egin dute, baina elkartea martxan jartzea ezinezkoa izan da. Egun, Siñar-zubi Federazioarekin batera eginen den proiektuaren aldeko apustua egin dugu, bertatik elkarteari bizi berria emateko asmoz begirale berriak aterako diren itxaropenarekin.




: taldeen jarduerak :





ngk-cjn copyleft ©
egina gimp, quanta, php, mysql, GNU/Linux, diseinua m81