cjn - ngk


Eguzki Bideoak
lotura: www.eguzki_bideoak.interzonas.info
Eguzki Bideoak egitasmo herritarra, horizontala, independentea eta autogestionatua da. Produkzio sistemen, aberastasunaren banatzearen eta gizakien, herrien eta naturaren erlazioetan bilakaera sakon eta erabateko bat du helburu.

Ikus-entzunezko eta informazio telematikoaren produkzio eta distribuzioaren inguruko berariazko hausnarketa baten ondorioa gara. Neoliberalismoaren proposamen ideologikoari, gerra propagandari eta alienatzailea den masa kulturari aurre egiteko aukera ezberdinak beharrezkoak direla uste dugu.

Komunikazioa merkantzia bat ez dela uste dugulako, gurea proposamen antikapitalista bat da. Merkatua alde batera utzita komunikabide bat kudeatzeko moduak bilatzen ditu. Irabazi ekonomikoaren irizpideetatik kanpo kokatzen da eta komunikazio enpresen logikaren aurka dago.




: taldeen jarduerak :





ngk-cjn copyleft ©
egina gimp, quanta, php, mysql, GNU/Linux, diseinua m81