|
|
SOS Arrazakeria Nafarroa www.nodo50.org/sosracismonavarra/sos_racismo.htm
|
SOS ARRAZAKERIA arrazakeria eta xenofobiari buru egiteko elkartea da eta, hortaz, hauei gogotsu kontra egiteko prest dagoen nornahi aritzen ahai da bertan.
Banakakoek, taldeek edo erakundeek eginiko bereizkeria eta segregazio inota ororen kontrakoak gara. Edozein gauzarengatik izanik ere: larru kolorea, jatorria, ohiturak, erlijioa, etab. Gure irudikotz on da kultura anitz egotea eta bertzeen desberdintasunak errespetatzea; bakoitzak bere kultura eta sinesmenak atxikitzearen aldekoak gara beraz.
Orabat guzi-guziok egiazko berdintasuna esparru guzietan izatearen aldekoak gara: noranahi joateko eskubidea, lana, etxebizitza, osasuna, hezkuntza, segurtasun materiala, giza eskubideak, eskubide sozial eta politikoak.
|
|
|
|