cjn - ngk


VELATE UNIBERTSITATE KLUBA
lotura:
Zer da?
Belate Unibertsitate Kluba irabazi-asmorik gabeko elkartea bat da, unibertsitateko ikasleen zerbitzura dagoena, eta helburu bezala bere bazkideen eta interesa duten gainontzeko unibertsitarioen formazio akademikoa, kulturala eta gizon-emakumeen formazioa bultzatzea duena.

Belatek eskaintzen duen formazioa curriculumetik kanpoko ekintzen bidez kultura sustatzeko alderdiak barne hartzen ditu, ikasketarako baldintza ezin hobeen bermea, beste interes zientifiko eta profesionalak dituzten ikasleekin bizitzeko aukera, kirol ekintzetan parte hartzea, etab. Hori guztia, giro aske, samur eta familiartekoan, unibertsitate garaiari etekin handiena ateratzeko aproposa. Belate Unibertsitate Kluba Nafarroako Unibertsitatera atxikituta dago.

Formazio kristaua eta arreta espiritualeko ekintzetan nahi duten ikasle guztiek parte har dezakete eta Eliza Katolikoko prelatutza pertsonala den Opus Deien ardurapean dago.

Zer egiten dugu?
-“Una de letras” (“hizkietako bat”) (Belateko bazkideek sortutako artikulu, saiakera, olerki eta bestelako sorkuntza literarioak webean zintzilikatzea), Ikasketa Juridikoen Kluba, Biologia Kluba, ibilaldiak, liburutegiko nobedadeak, boluntariotza, bideo-foruma, ingelera gela, kirolak.

Kontaktuan jartzeko :
Belateko Monasterioa kalea 5, 1go solairua
31011 Iruña - Nafarroa

E-maila: info@velate.org




: taldeen jarduerak :





ngk-cjn copyleft ©
egina gimp, quanta, php, mysql, GNU/Linux, diseinua m81