|
|
IRUÑEKO ALDE ZAHARREKO ERRALDOIAK www.erraldoiak-gigantes.com/
|
Iruñeko Alde Zaharreko Erraldoien Konpartsa, 2001ean sortu zen irabazi asmorik gabeko Gazte eta Kutura Elkartea da. Gaur egun, konpartsa erraldoi-eramaileek, kiliki-eramaileek eta musikariek osatzen dute. Konpartsak lau erraldoi ditu eta lau metro baino gehiago neurtzen dute. Aipatu pertsonaiek lau elementuak irudikatzen dituzte: Lurra, Sua, Ura eta Airea. Erraldoiekin batera, lau kiliki ere egoten dira: Napoleón, Payaso, Pamplonica eta Demonio.
Gure jardueren artean kale animazioa eta erraldoien ohiko dantzak ditugu: kalejirak, baltseak, koreografiak… txikien gozamen handiagorako kilikiek lagundurik. Eta dena gaitari talde baten musikaz giroturik. Publiko guztiei zuzendua dago.
Posta elektronikoa: erraldoiak_gigantes@yahoo.es
Telefonoa: 671 17 10 81 Ander
Gure Webgunea: http://www.erraldoiak-gigantes.com/
|
|
|
|