cjn - ngk


EZKER BATUKO GAZTE ARLOA
lotura: www.iun-neb.org
Nafarroako IU-EBko gazte sailak berekoikerian, indibidualtasunean eta irabazi gosean oinarriturik dagoen politika neo-liberalak sustraietatik atera eta aldatzeko apustua egiten du; gizartearen partaidetzan, elkartasunean, berdintasunean eta gizarte-justizian oinarritutako batekin ordezkatzeko.
Gure lehentasuna, gazteen gogogabekeria eta gogogabetasuna gelditu eta beraien ilusioa eta bihurri izaera sustatzea da. Beste alderdi politiko batzuen gazte sailak ez bezala, IU-EBko gazteak ez dugu sisteman gutxi gorabehera finkaturik dagoen talde bateko apaingarria izan nahi. Politika egiteko modu berri baten alde eginen duen lehen taldea izan nahi dugu. Gure erakundeak honako erronka du aurrez aurre: gizartea, ekonomia eta kultura eraldatzera bideratutako proiektu bat garatzea. Proiektuan balio etikoak ez lirateke isolaturik dauden elementuak izango, jardun politikoaren eta gizarteko jardunaren mamia baizik, kalera salto egingo duen proiektua egin nahi da, zaila bezain interesgarria.

Hiru jarduketa-ildotan oinarritzen da saila:

1. Proiektu horretan guztion partehartzea sustatu.
2. Kanpaina eta ekintzen bidez sistemaren aurkako mezu bihurriak bidaltzeko gai izan.
3. Gure elkartean erreferentzia gardena eta aintzat hartzeko modukoa izan.

Argi esan behar dugu kapitalismoak ez duela gizateriarentzako etorkizunik eskaintzen. Badakigu idealistak garela esango digutela, ez ditugula arrazoizko gauzak esaten, demagogoak garela edo pleistozeokoak. Berdin zaigu. Arrazoia gure alde dago, eta IU-EBren alternatiba finkatzeko indarrak batzeko lanean arituko gara. Egunero gizakiak jasan behar izaten dituen esplotazio-egoerei, gazte eta emakume izateagatik jasan beharrekoak gehitu behar zaizkie.

Harremanetan jartzeko:
Helbidea: Kale Nagusia, 20, 1. solairua
31001 Iruñea
Telefono zk.: 948 220 405
Fax zk.: 948 212 941
E-posta helbidea: juventud@iun-neb.org




: taldeen jarduerak :





ngk-cjn copyleft ©
egina gimp, quanta, php, mysql, GNU/Linux, diseinua m81