cjn - ngk


JUVENTUD IDENTE
lotura: www.juventudidente.net
Elkarte honek hainbat motako jarduerak garatzen ditu: eskola laguntza; prestakuntza jarduerak; arte, kirol eta astialdiko jarduerak... Eskaintzen dituen jarduera guztien arteko interesgarrienak udako kanpamentuak dira, agian: Espainia osoko haur eta gazte mordoa biltzen da horietan. Herritartasun ezberdineko gazteek prestakuntza eta bizikidetasuna garatzeko landa-lanak ere antolatzen dira. Duela 25 bat urte, lursail zabaleko inguru batean kanpamentu bat sortu zuten, Quintanabaldon (Burgos); urte horietan guztietan landa-lanetan aritu diren boluntarioek zaindu dute eta azpiegiturak prestatu dituzte.

Halaber, udarako, beste era batetako jarduerak ere eskaintzen ditu elkarteak: unibertsitateko ikasleek, esaterako, –kanpaldietako haur, irakasle eta begirale izan eta gero– lankidetza proiektutan parte hartzeko aukera dute, elkarteak hirugarren munduko zenbait herrialdetako (Afrika, Asia eta Hegoamerika) ikastetxe, ospitale eta umezurztegitan dituen misioak betez.

Juventud Idente elkarteak oso harreman estua du Misioneras/os Idente fundazio kristau katolikoarekin. Fundazio horrek azpiegitura eta laguntza eskaintzen ditu elkarteko eta GKEko boluntarioen lana egin ahal izan dadin Europan, Amerikan, Afrikan eta baita Asian ere. Fundazioan edonor sartu daiteke, herritartasuna, fedea eta ideologia edozein izanik ere. Baldintza bakarra dago: gainerakoen alde lan egitea, errespetuz eta gizatasunez.

Elkartea bazkideek eta onuradunek egiten dituzten borondatezko ekarpenei esker ateratzen da aurrera, baita Misiolarien Fundazioak berak ematen dituen diru-laguntzei esker ere.

Harremanetan jartzeko:
Helbidea: Ermitagañako k. 10, 4. solairua, A
31008 Iruñea
Telefono zk.: 948 262 917




: taldeen jarduerak :





ngk-cjn copyleft ©
egina gimp, quanta, php, mysql, GNU/Linux, diseinua m81