|
|
NORAY www.ajnoray.com
|
Noray aisialdiko elkarte bat da: neska-mutilek, familian eta ikastetxean egiten dituzten jardueren osagarri gisa, ikasketa orduak eta aisialdia aprobetxatzen ikasiko dute. Gazteak hezteko eta hobetzeko aukera eskaintzen du, baita lagun onak egitekoa eta gauza interesgarriak ikastekoa ere.
Jarduera guztien helburua neska-mutilen izaera hobetzea eta giza bertuteak sustatzea da, hots: lanerako gogoa, adiskidetasuna, irmotasuna, leialtasuna, laguntasuna, zintzotasuna, ardura, eskuzabaltasuna, sanotasuna, gizalegea, elkartasuna, sendotasuna, ordena, baikortasuna, poza, e.a.
Noray Gazte Elkarteko kide bakoitzak begirale baten jarraipen zuzena izango du. Begiralea gurasoekin harremanetan egongo da eta elkarrekin lan egingo dute neska-mutil bakoitzari, pertsonalki, klubak eskaintzen dituen jarduerak eta baliabideak ongi aprobetxatzen laguntzeko, hobetzeko baliagarriak izanen zaizkiola bermatuz, betiere.
Neska-mutilen heziketa Opus Deiren esku uzten da, José María Escrivá de Balaguerrek 1928an sortutako erakundearen esku.
Elkartearen finantziazio-iturriak honakoak dira: bazkide babesleen diru-ekarpenak, bazkideen kuotak eta gobernuaren diru-laguntzak. Bazkide gazteek ordaindu beharreko kuota sinbolikoa baino ez da eta ahal dugun guztia egiten dugu diru-baliabiderik ez duen neska-mutilek jarduera guztietan parte hartu dezaten.
Harremanetan jartzeko:
Helbidea: Irabia ikastetxea, Torralba del Río k., 3, 1. solairua, A
31015 Iruñea
E-posta: noray@ajnoray.com
Telefono zk.: 948 130 709
|
|
|
|