cjn - ngk


ISABA KLUBA
lotura: www.clubisaba.com
Isaba Kluba Iruñeko gazte elkarte bat da; gurasoek bultzatzen dute, beren alabek aisialdiari ahalik eta probetxu gehien atera diezaioten nahi dutelako.

Aisialdia giza prestakuntzaren arlorik garrantzitsu eta erakargarrienetakoa da. Aisialdia aprobetxatzen duten heinean, neskek asko ikas dezakete: adiskidetasuna, errespetua, kiroltasuna eta zintzotasuna, esaterako.

Isaba Klubak jarduera ugari eskaintzen ditu, honakook uztartuz, betiere: batetik, ongi pasatzea eta, bestetik, kristau printzipioetan oinarritutako giza prestakuntza arduratsua lantzea.

Ikastea eta lanbide munduarekiko ilusioa izatea ere Isaba Klubaren heziketa-proiektuak oso aintzat hartzen dituen ezaugarriak dira. Aisialdiko eta astialdiko jarduerekin gozatzeaz gain, klubaren egoitzan dauden ikasgeletara jo dezakezu egunero ikastera. Han, neskei, nola ikasi behar den eta arazoei nola aurre egin behar zaien irakasteko espresuki prestatuak dauden irakasleak daude, besteak beste.

Kristautasunaren arrastoa funtsezkoa da Isaba Klubaren hezkuntza-proiektuan eta kristau heziketa jaso nahi duten bazkide guztiei ohiko baliabideak eskaintzen dizkie: hitzaldiak eta dotrina, besteak beste. Jarduera horien arreta espirituala Opus Deiko Prelatutzaren esku utzi da.

Harremanetan jartzeko:
Helbidea: Tulebrasko monasterioaren k., 1, behea
31011 Iruñea
Telefono zk.:948 26 63 01
E-posta helbidea: secretaria@clubisaba.com






: taldeen jarduerak :





ngk-cjn copyleft ©
egina gimp, quanta, php, mysql, GNU/Linux, diseinua m81