cjn - ngk


QUETZAL
lotura: personales.com/espana/pamplona/gatomontes/QUETZAL.htm
QUETZAL aisialdiko gazte elkartea Nafarroako Gobernuko eta Tuterako Udaleko erroldetan inskribaturik dago. Nafarroako Mendi Federazioko kide ere bagara.

180 bazkide gara, gehienak Tuterakoak eta gutxi batzuk ingurukoak.

Elkartean bertan, hainbat “ADAR” daude:

- Otsokumeak (Erreferentzia-markoa: “Oihaneko liburua”)
- Klanak (Erreferentzia-markoa: “taldea”)
- Aitzindariak (Erreferentzia-markoa: “egitasmoak”)
- Quetzalak (Erreferentzia-markoa: “egitasmoak”. Ardura handiagoa zerbitzuak eskaintzeko eta konpromisoak hartzeko).

ADARRAK
- Adar bakoitzean, elkarren segidako bi mailako ikasleak daude eta adar batean bi urte egon ondoren, hurrengo adarrera pasatuko dira. OTSOKUMEak zirenak joan direnean, adarra lehen hezkuntzako 4. eta 5. mailako ikasleek beteko dute, berriz.
- Adar bakoitzak begirale talde bat du; horien artean bat, koordinatzailea da.
- Adar bakoitzak, zein helburu lortu nahi dituen planifikatuko du, aurretik, adina aintzat hartuz.

BEGIRALEAK
- Oso garrantzitsuak dira taldearen funtsa mantentzeko eta gazteen eredu direlako. Horregatik, esperientzia eta heldutasuna nahitaezkoak dira begirale izateko.
- Adar-aldia amaitu eta begirale bilakatzea ohikoa da Quetzaleko kideen; hala ere, hori ez da aukera bakarra.
- Bileretan Kontu asko lantzen dira, hala nola: programazioen prestakuntza, ebaluazioak, prestakuntza bilerak... Erabakiak eta taldeko konpromisoak ere hartzen dira.
- Aldian behin, begiraleen arteko topaketak izaten ditugu.

JARDUERAK
- Bilera astean behin izaten da, 16:00etatik 18:00etara.
- Hilean behin, mendira joateko irteera izaten da, autobusez.
- Ikasturte bakoitzeko hiru kanpamentu izaten dira: Gabonetan, Pazkotan eta udan.
- Irteerak izaten dira Litagon (Zaragozan) dugun aterpetxera.
- Jokoak, tailerrak, ospakizunak, topaketak, gizarte-konpromisoak, Tuteran antolatzen diren jardueratan laguntza...

GURE ELKARTEKO KIDE IZAN NAHI BADUZU
Elkartearen izaera eta jokaerara moldatzeko gai bazara, Tuterakoa edo inguruko herriren batekoa bazara eta gure helburuak onartzen badituzu, jar zaitez gurekin harremanetan.

Harremanetan jartzeko:
Helbidea: San Frantzisko Xabierkoaren k., 1
31500 Tutera
Telefonoa zk.: 948 821 550
Fax zk.: 948 821 562





: taldeen jarduerak :





ngk-cjn copyleft ©
egina gimp, quanta, php, mysql, GNU/Linux, diseinua m81