|
|
ADI www.clubadi.org
|
ADI elkartea, guraso batzuen ekimena da, beraien seme-alaben aisialdia kudeatzera bideratutakoa.
Gure helburua, gazteek familian eta eskolan jasotzen duten giza heziketa osatzea da, eta beraien denbora librea eta aisialdia ondo aprobetxa dezaten aukera desberdinak eskaintzea.
Gure heziketa-proiektua hainbat helburu lortzera dago bideraturik:
- Pentsatzen ikastera
- Izaten ikastera
- Bizitzen ikastera
- Elkarbizitzen ikastera
Familia osatzeko heztea da.
Hezkuntza-proiektua jardueren, prestakuntzaren eta elkarteko giroaren beraren bidez sustatzen da.
Gazteei gizartean eta familian duten eginkizuna zein den aurkitzen laguntzen diegu, baita gizarteari eskaintzen dizkioten balioak eta gizarte oihartzuna (lagunengan, beraien giroan, eskolan…) zein diren ikusten ere. Gazteei gainontzekoak ongi bizi daitezen jokatzen erakusten zaie.
Gurasoek elkartean egiten duten lanak berebiziko garrantzia du: modu aktiboan parte hartzen dute bai lagunduz, baita egiten diren jarduerak babestuz ere.
Urtean zehar, guztiak elkartzeko hainbat ekintza antolatzen dira. Gurasoak arduratzen dira familia-izaera duten jarduera horiek garatzeaz, hala nola txangoak, Xabierraldiak, edo Done Jakue Bideko zatiak.
Bestalde, gaurkotasunari, hezkuntzari, eta abarri buruzko prestakuntza-hitzaldi eta konferentziak ere antolatzen dira.
ADI elkartean, antolatzen diren jarduerak hezkuntza-proiektuko helburuekin lotzen saiatzen gara.
Prestakuntzara bideratutako hainbat eta hainbat jarduera antolatzen dugu gazteekin:
- Ikaste-prozesu gidatua
- Pintura eta literatura
- Antzerkia
- Gozogintza eta sukaldaritza tailerra
- Dantza
- Gabonetako, Aste Santuko eta udako kanpamentuak.
Harremanetan jartzeko:
Helbidea: Remiro de Goñi k., 4, atzealdea
31009 Iruñea
Telefono zk.: 948 185 800 // 649 840 316
E-posta helbidea: Info@clubadi.org
Astelehenetik Ostiralera: 16:30etik 20:00etara
Larunbatetan: 10:30etik 13:00etara
Harremanetarako pertsonak:
-Lucia Arce (zuzendari teknikaria)
-Mª Eugenia Ciordia (Bigarren Hezkuntzako zuzendaria)
-Uxue Mayans (idazkaria)
|
|
|
|