cjn - ngk


UGT GAZTERIA
lotura: navarra.ugt.org/juventud
UGT sindikatuko gazte atala da. Atal horren helburu nagusia gazteei lan eta gizarte gaien inguruko informazioa eta prestakuntza eskaintzea da, lan merkatuan ahalik eta baldintza egokienetan sartzeko; baita gazteek enpresetan pairatzen duten egoera larria hobetzeko borroka egitea ere (behin-behinekotasuna, soldata txikiak, ezbehar-kopurua...). Eta hori guztia, gazteok izan baditugun aldarrikapen sozialak alde batera utzi gabe: etxebizitza, aisia eta aisialdirako guneak, esaterako.

Horretarako, besteak beste, hitzaldiak, eztabaidak, ikastaroak eta informazio kanpainak egiten dira. Aisia ere aintzat hartzen dugu eta horregatik, hainbat motatako ikastaroak egiten dituzte: ardo dastatzea, sukaldaritza, beste herrialde batzuekin trukeak, Europako Parlamentua bisitatzeko bidaia, eta abar.

Gai horiei buruz gehiago jakin nahi izanez gero, Nafarroako UGTko Gazteria Sailarekin harremanetan jarri.

Harremanetan jartzeko:
Helbidea: Zaragoza etorb., 12, behea
31003 Iruñea
Telefono zk.: 948 291 292
E-posta helbidea: juventud@navarra.ugt.org






: taldeen jarduerak :





ngk-cjn copyleft ©
egina gimp, quanta, php, mysql, GNU/Linux, diseinua m81