Sakanako Irurtzun herriko elkartea gara. Folklore- eta kultura-gaiak lantzen ditugu, bereziki. Dantza talde bat eta zanpantzar talde bat ditugu. Euskal mitologiako zenbait pertsonaia ere eraiki dugu, goma-aparrez. Horrez gain, mendi-ibilaldiak eta aisialdi- eta kultura-jarduerak antolatzen laguntzen dugu.
Elkartearen % 80 euskaldunak gara eta euskararen erabilera eta normalizazioa lantzen dugu gazteen artean.