|
|
LANTXOTEGI
|
1984tik aurrera, gaztea bere historiaren jabe izan dadin lanean diharduen elkartea gara. Gure helburu nagusia gazte ez-egokitzeari aurrea hartzea da, pertsonaren prestakuntza osoan lagunduz; horri esker, pertsona bere bizitzari norabide eta zentzu bat emateko gai izango da, heltze prozesu pertsonal eta kolektibo baten barruan. Modu berean, herriarekiko, komunitatearekiko eta auzoarekiko interesa garatzea ere oso garrantzitsua dela uste dugu. Egiten diren jarduerak izaera soziala eta hezitzailea dute, osasunaren arloan prebentzioa lantzen da, esaterako. Bestalde, aisialdian egiten den lana ere ez da ahaztu behar.
Harremanetan jartzeko:
Helbidea: Gipuzkoa etor., 29, behea
31013 Berriozar
Telefono zk.: 948 300 236
|
|
|
|