cjn - ngk


IRUNBERRIKO GAZTE ASANBLADA
lotura: www.ekialdekogazteria.tk
Irunberriko Gazte Asanbladak eta hainbat gazte eta koadrilek Gaztetxea aurrera ateratzeko konpromisoa hartu zuten. Egun, udaletxeak udalbatzan hartutako erabakia dela eta, egoera larrian gaude. 48 orduko epea eman digute Gaztetxetik ateratzeko, eta gazteok gure eskubideak defendatuko ditugula iragarri dugu.
Espazio alternatiboak sortzeko bidean, Arangoiti ikastola zaharrean sartu ginenetik, gaztetxeak beteko zituen funtzioak argi genituen: gazteen arazoen aurrean gure dinamika eta erabaki propioak garatzeko asmoarekin, gazte topaleku izatea, gazteon aisialdia bertatik eta bertakoen artean antolatzea eta Irunberriko gazteek bizi dituzten errealitate ezberdinen inguruan informatu eta eztabaidarako gunea eratzea.
Astero egiten dituzten batzarretan 50 gazte inguruk parte hartzen du eta herriko bizitzari gure ekarpena egiten jarraitzeko asmoa dugu. Gazte ezberdinen arteko harremanak eta esperientziak trukatu nahian gabiltza.
Urteotan, gazteoi zuzendutako jarduera ezberdinak antolatu ditugu, hala nola: ekialdeko gazte eguna, hitzaldiak, mendi irteerak, mus txapelketa, argazki erakusketak, kontzertuak, ikastaroak … eta jaiak antolatzen ere parte hartu dugu (kalderoak, San Juan suak, etab) buru-belarri lan eginez. Lantzen dituzten gaien artean euskara eta Itoitzen problematika daude, besteak beste.

Harremanetan jartzeko:
Helbidea: Kale nagusia, 1
31440 Irunberri
Telefono zk.: 948 880 146 // 699 979 634




: taldeen jarduerak :





ngk-cjn copyleft ©
egina gimp, quanta, php, mysql, GNU/Linux, diseinua m81