cjn - ngk


ALDEZAR
lotura:
ALDEZAR Iruñeko Alde Zaharrean dagoen aisialdiko heziketa elkartea da eta 13 urte darama lanean. Parte-hartze soziala eta gizarteratzea sustatuz, zenbait heziketa-proiektu gauzatzen ditu: ludoeskola, aisialdia, ludoteka, folklorea, kirola, begiraleentzako prestakuntza eta osasun batzordea, besteak beste.

Hona hemen elkartearen HELBURU nagusiak:
- Haur eta gazteen adimen- eta gizarte-garapena sustatu.
- Prozesu eta garapen horretan zehar boluntarioen laguntza eskaini.
- Aisialdia hezkuntza esparruaren baitan sartu; parte-hartzea, harremanak eta elkartasuna landuz, besteak beste.
- Alde Zaharreko haur eta gazteentzako gizarte eta hezkuntza esparruak jorratu eta dinamizatu.

Antolatzen diren JARDUERAK:
- “Trikimako” taldea (Iruñeko kultura- eta gizarte-bizitzan gazteen parte-hartze aktiboa sustatzen du, haur animazioaren, arte tailerren eta kalejiren moduko jardueren bidez), begiraleentzako ikastaroak, dantzari taldea, erraldoi txikien konpartsa, kirol eskola, aisialdirako taldeak, ludoteka...
- Aste Santuko eta udako kanpamentuak haur eta gazteentzat.
- Ihesaren Aurkako Nazioarteko Eguna.
- Aldapako San Fermín.
- Olentzero
- (...)

Harremanetan jartzeko:
Helbidea: Aldapa k., 3, behea
31001 Iruñea
Telefono zk.: 948 227 183
Fax zk.: 948 212 526
E-posta helbidea: aldezartrikima@yahoo.es




: taldeen jarduerak :





ngk-cjn copyleft ©
egina gimp, quanta, php, mysql, GNU/Linux, diseinua m81