cjn - ngk


ANFAS
lotura: www.anfasnavarra.org
Nafarroan lan egiten duen elkartea da eta bere helburu nagusiak bi dira: minusbaliotasun intelektuala duten pertsonen eta horien familien bizi baldintzak hobetzea alde batetik, eta pertsona horiek gizartean partaidetza dutela bermatzea bestetik. Aipatu pertsonen eskubideak errespeta daitezen eta gizarteko alderdi guztietan bizitza normalizatua eta integratua izan dezaten aritzen dira lanean. Horretarako, hainbat programa, tailer eta jarduera garatzen dituzte: aisialdikoak (eskulanak, margolaritza, mahai-jokoak, masajea, dantza, e. a.), hezkuntzakoak, musikoterapia, informatika, kirolak, auto-kudeaketa, bizitza independentea garatzeko laguntza, e. a.
Denbora librea baduzu eta ANFASen lagundu nahi baduzu, minusbaliotasun intelektuala duten pertsonei zuzendutako jardueretan, ANFASekin harremanetan jar zaitezke (boluntario-arduraduna: Lourdes Cuesta Jorquera).

Harremanetan jartzeko:
Helbidea: ANFAS gazte atala; Maeztu pintorearen k., 2, atzealdea, behea
31008 Iruñea
Telefono zk.: 948 275 000
Fax zk: 948 170 375
E-posta helbideak: ociopamplona@anfasnavarra.org; voluntariado@anfasnavarra.org





: taldeen jarduerak :





ngk-cjn copyleft ©
egina gimp, quanta, php, mysql, GNU/Linux, diseinua m81