|
|
GAZOLAZ
|
Kaixo :
2005eko neguan Obanosen sortu eta ordudanik martxan dabilen elkarte berria gara GAZOLAZ gazte elkartea.
Joan den urtean, gazteok elkartzeko lokal bat behar genuela konturatu ginen, bai gazteoi bereziki zuzendutako jarduerak egiteko, baita Obanoseko biztanle guztiei zuzendutako jarduerak egiteko ere.
Hona hemen gure gazte elkartearen lau helburu nagusiak:
1. Herriko gazteontzat lokal bat lortu.
2. Aisialdiari dagokionez, herriko gazteei alternatibak eskaini.
3. Gazteen eta Obanoseko biztanle guztien arteko harremana indartu.
4. Gure ingurua hobe ezagutzeko eta ongi pasatzeko asmoarekin irteerak antolatu.
Elkartea, estatutuetan zehazten denarekin bat, 14 eta 30 urte arteko gazteei bideraturik dago. Egun, elkartean 100 pertsona inguruk eman du izena.
Lehen helburua betetzen ari da: hasi gara gazte lokala izango dena eraikitzen; Mesón tabernaren ondoan dagoen eraikinean, hain zuzen ere (sarrera atzeko plazatik izango du).
Elkarteak hainbat jarduera antolatu ditu: futbitoa, frontenisa, tenisa, musa eta pintxazo txapelketak, sagardotegi batera irteera, Obanoseko jaietako gazteen eguna, “saldatxoa” prestatu genuen Olentzero egunean, Obanoseko jaiak antolatzen lagundu genuen… Aurrerantzean jarduera mota gehiago eta hobeak izatea espero dugu. Horrela, Obanoseko gazteek edo gure herrira hurbilduko direnek parte hartu ahal izango dute. Gure lokalean sartzera eta prestatzen ditugun jardueratan parte hartzera gonbidatzen zaituztegu! Agur eta hurren arte!
Harremanetan jartzeko:
Helbidea: San Frantzisko Xabierkoaren k., zk.g.
31151 Obanos
Telefono zk.: 618 296 655 (Txetxu)
|
|
|
|