cjn - ngk


GARAIZ
lotura: www.itakaescolapios.org
1995ean sortutako elkarte honek 270 bazkide inguru ditu. Nafarroako Kirol eta Gazteriaren gazte elkarteen erregistroan inskribaturik dago, eta baita Nafarroako Gazte Kontseiluan ere. Eskolapioen inguruan sortutako elkarte honen egoitza eta lokalak Calasanz-Escolapios ikastetxean (Erriberri k., 1) daude, nahiz eta La Compasión-Escolapios ikastetxean ere (Bernardino Tirapu) beste lokalen bat baduen. Hona hemen elkartearen helburuak:

1. Haur eta gazteak astialdian hezi; bizitzaren, pertsonaren eta munduaren ikuspegi kristaua eskainiz, betiere.
2. Haur eta gazteei elkargune bat eskaini, garapen pertsonalerako kultur-, kirol- eta joko-jarduerak sustatuz.
3. Naturarekin harremanetan egon, naturarekiko zenbait jokaera lantzeko asmoarekin: errespetua, mirespena eta gozamena, esaterako.
4. Parte hartzen duten haur eta gazteen artean gizartekoitasuna, lankidetza eta elkartasuna sustatu, baita munduko behartsuenekiko laguntza ere.

Harremanetan jartzeko:
Helbidea: Olite k., 1, behea
31002 Iruñea
Telefono zk.: 948 203 891
E-posta helbidea: garaiz@itakaescolapios.org.




: taldeen jarduerak :





ngk-cjn copyleft ©
egina gimp, quanta, php, mysql, GNU/Linux, diseinua m81