|
|
BILAKETA www.bilaketa.com
|
Bilaketa 1976ko irailean sortu zen. Elkartearen eginkizuna Agoitzeko (Nafarroa) ongizatearen eta garapenaren alde lan egitea da.
Gazteriaren arlotik, haur eta gazteen astialdia lantzen ditugu. Hainbat aukera eskaintzen dugu, hala nola guztien nortasunarentzako aberasgarriak diren jolas jarduerak.
Giza eta hezkuntza harremanen esparrua sortzen saiatzen ari gara, balio berri batzuetarantz eta bizitza duinagoa baterantz joateko asmoz. Gazteria saileko hezkuntza planteamenduaren asmoa ez da ereduren bat kopiatzea, errealitatearen gogoetak oinarritzat hartuz teoria pedagogiko bat lantzea baizik; hezkuntzaren inguruko teorikoen ekarpenak eta giza harremanak aintzat hartuz, betiere.
Gaur egun, bost haur eta gazte taldek osatzen dute aipatu Gazte Saila, eta adinaren edo interes zehatzen arabera daude banaturik. Horrez gain, kilikien gazte konpartsa eta gazte txaranga bat ere baditugu.
Harremanetan jartzeko:
Helbidea: Francisco Ynduráin k., 12
31430 Agoitz
Telefono zk.: 948 336 598
Fax zk.: 948 336 300
E-posta helbidea: info@bilaketa.com
|
|
|
|