cjn - ngk


ADANO
lotura: usuarios.lycos.es/adano_fed/
Minbizia duten haurrei laguntzeko elkarte Nafarra. 1989. urtean sortu zen, minbizia duten haurren eta beren familien behar eta interesen berri emateko asmoz. Helburu nagusia gazte horien eta euren familien bizi-kalitatea hobetzea da; horretarako, laguntza psikologikoa, soziala, ekonomikoa eta hezkuntza arlokoa eskaintzen diegu, informazioa ematen diegu eta sentsibilizazioa lantzen dugu. Horrez gain, bestelako aisialdiko eta astialdiko jarduerak ere antolatzen ditugu: udako kanpamentuak, txangoak, eskulan tailerra eta Gabonetako jaialdia, besteak beste. Aipatu jarduerak irekiak dira; hau da, ez dira minbizia duten haurren familientzat soilik. Boluntarioen laguntzarik gabe, gure lana ezinezkoa izango litzateke.

Harremanetan jartzeko:
Helbidea: Ermitagañako k., 13, atzealdea, behea
Iruñea
Telefono zk.: 948 172 178
E-posta helbidea: adano@correo.cop.es




: taldeen jarduerak :





ngk-cjn copyleft ©
egina gimp, quanta, php, mysql, GNU/Linux, diseinua m81