|
|
| Etxez aldatzera noa eta ez dakit zein urrats egin behar ditudan alokairuaren hilabete bakar bat ere ez galtzeko!!! Mila esker |
27-01-2010 |
Kaixo:
Etxebizitza-aholkularitzan egiten duzun zalantzaren aurrean, esanen dizut egin behar duzun aurrenekoa dela VINSAkoekin hitzordua lotzea 902 54 06 06 telefonora deituta, bertan alokairuaren kontratu berria aurkeztu ahal izateko. Ulertzen dut dagoeneko emantzipazio-errenta jasotzen ari zarela eta ez duzula galdu nahi etxe-aldaketarekin. Berez, ez duzu galduko bizi zaren etxearen kontratua hilabete batean amaitu eta hurrengo hilabetean bertan baduzu hurrengo etxearen alokairua. Kontratu berri hori da aurkeztu beharko duzuna. Hilabete bat solte geratuko balitzaizu, hilabete hori deskontatuko lizukete.
Ongi azaldu al dizut? Edozein zalantzarik baduzu, badakizu non gauden.
Agur
|
|
|