|
|
| Kaixo! Orain dela bi urteko sustapeneko Babes Ofizialeko Etxebizitza (BOE) baten adjudikazioduna naiz Sarrigurenen eta datorren astean sinatu beharko genuke baina gaur egungo gure lan-egoeraren arazoengatik inongo bankurik ez digu hipoteka-mailegurik ematen.
Seguruenik, uko egin beharko diot eta jakin nahiko nuke zein urrats egin behar ditudan, zenbat diru galtzen dudan uko egiteagatik, berriz babestutako etxebizitza baterako aukera eduki dezakedan eta abar. Oso kezkatuta nago etxebizitza hori nahi dudalako eta ordainduko dut ahal dudan bezala baina nire lanpostua behin-behinekoa da eta arriskukoa naiz bankuentzat eta ez didate hipoteka ematen.
Ordainketa guztiak zintzoki ordainduta egonda eta ezagututa gazteak zein testuingurutan mugitzen ari garen horren ezegonkor diren lanpostu hauekin, esfortzu handiz irabazitako dirua orain galtzea zuzengabekeria iruditzen zait.
Eskertuko nizueke dudan zalantza ahalik eta azkarren argituko bazenidakete. Mila esker.
|
04-01-2010 |
Kaixo Nuria:
Pena hartzen dut mailegu hipotekarioa ezin lortzea. Imajinatzen dut aukera guztiak kontuan hartuko zenituztela baina galdetzen nion neure buruari bankuaren abalaren gaia baloratu ote duzuen.
Hauek dira zure galderentzako erantzunak:
Zein urrats egin behar dituzu uko egiteko? VINSAren bulegoetara joan (Sarasate Pasealekua 38, 2., 948 220819) eta uko egitearena sinatu (ez da inongo paperik eraman behar).
Zenbat diru galtzen da? 2007an sinatu zenuenez, zuri aurreko legedia dagokizu eta horregatik ordaindutako guztiaren % 15a ordaindu behar duzu. Beranduago sinatu izan bazenu, oraingo legedia legokizuke eta 1500 euro inguru ordaindu beharko zenuke.
Babestutako etxebizitza baterako aukera eduki dezakezu? Bai
Atzeratu ahal duzu uko egitearen sinadura? Bai, gehienez 2 astez.
Eskertuko nizuke esanen bazenidake nola joan zaizun eta espero dut hurrengo egunetan konponbideren bat aurkitzea etxebizitzari ukorik egin behar ez izateko.
Agur bero bat.
|
|
|