|
|
| Kaixo, etxebizitzaren gaineko zalantzei buruzko zuen webgunea asko gustatzen zait (izan ere, hainbeste zalantza ditut!!!). Hauxe galdetu nahi nizuen: BOE edo PTE bat eskatu nahi dut eta baldintzetako bat honakoa da: errenta aitorpena egitean 9.000 euro baino gehiago kotizatu izana. Azken bi urteotan, bekadun gisa lan egin dut Nafarroako Gobernuarentzat eta \"laguntza"\ bidez ordaindu didate. Horrez gain, udetan ere lan egin dut. Ez dut sekula aitorpenik egin eta beti etxera iritsi zait, eginda (itzuli beharra ateratzen zitzaidan). \"laguntza"\ horiek errenta salbuetsi gisa sar ditzakedan jakin nahi dut, eta ea azken bi urteetako aitorpenak zuzentzeko garaiz nabilen. Bekadun izan naizen artean jaso ditudan laguntza bidezko ordainketak islatzen dituzten dokumentu guztiak ditudala uste dut. Ogasunera joan beharko al nuke? Eskerrik asko!!! |
19-09-2008 |
| Nafarroako Gobernuak errenta aitorpena bidali badizu, “laguntza” horiek barne hartu dituztela suposatzen dugu. Gomendagarriena, Ogasunarekin edo zure banketxearekin harremanetan jarri, hori egiazta dezaten. 5 urte duzu zure aitorpenean edozein zuzenketa egiteko. |
|
|