|
|
Prentsa oharra 2007-12-31
JÓVENES DEMÓCRATAS DE NAVARRA Prentsa oharra |
PRENTSA-OHARRA
2007ko abenduaren 18an
Gaur goizean Nafarroako Gazte Kontseilutik ETXERAT elkartearen mezu bat bidali digute.
2007ko abenduaren 15ean, larunbata, ospatutako Ohiko Batzar Orokorrean honakoa onartu zen: “Nafarroako Gazte Kontseiluak NGKtik eta bere elkarte kideetatik, beste Gazte Kontseilu autonomiko batzuetatik, Nafarroako Gazteriaren Institututik, INJUVEtik, Boluntarioen Bulegotik eta Nafarroako Gobernuak onartutako Gazte Informazio Bulegoetatik heldutako mezuak bakarrik bidaliko ditu”. Era berean, onetsi zen legez “inolaz ere ez dira legez kanpoko elkarteen edo delitua izan daitezkeen posta elektronikoak berriro bidaliko.
Honen ondorioz, ETXERATen mezuak ez du betetzen Nafarroako Gazte Kontseiluko organo gorena den Batzarrak 2007ko abenduaren 15ean onartutakoa.
Adierazi nahi dugu ez betetze honek Kontseiluaren aurrekontuak murriztea eragin dezakeela, eta hau arduragabetasun larria da, Batzarrak hartutako erabaki demokratikoari muzin eginez NGKan parte hartzen dugun elkarte guztion finantzaketa kolokan jartzen baita. Horregatik, Batzarrak hartutako erabakiak gogorarazi eta aldarrikatu nahi ditugu.
Era berean, JDNtik Nafarroako Gazteriaren Institutuari eta Nafarroako Gobernuari helarazi nahi diegu ez dugula uste gutxi batzuen erruarengatik besteok ordaindu behar dugunik, eta are gutxiago Batzarraren borondatea hain argi geratu denean. Asko dira Nafarroako Gazte Kontseiluaren funtzionamenduan sartuta dauden gazte elkarteak, jarrera sektarioak eta manipulazio politikoa saihesten saiatzen direnak. Ahalegin honek, zalantzarik gabe denona dena, gainontzeko elkarte eta Erakundeen babesa jaso beharko luke. Kontseilu hau bere horretan uztea akats bat izango litzateke, gutxi batzuen eremua bakarrik izango balitz bezala. Erakunde paralelo bat eratzea ere akats bat izango litzateke, beste eremu baten beharra islatuko lukeelako. Nafarroako Gazte Kontseilua elkarte guztiena da eta guztioi dagokigu laguntzea funtzionatu dezan.
Begoña Gogorcena Marin
Nafarroako Gazte Demokratak taldeko koordinatzailea
|
|
|
|